- 1º- Gabonetako oparia, txapela eta 400 euroko txartela kirol materialerako.
- 2º- Gabonetako oparia eta 250 euroko txartela kirol materialerako.
- 3º- Gabonetako oparia eta 150 euroko txartela kirol materialerako.
- 4º- 100 euroko txartela kirol materialerako.
- 5º- 50 euroko txartela kirol materialerako.
Sari berezia egongo da: Gabonetako saskia zozketatuko dute mozorrotuta joango direnen artean. Zozketa lasterketaren ondoren egingo da, aldez aurretik inprimakia betetzen dutenen artean.
- 6.Artikulua. Lasterketa Amara Kirol Elkartearen boluntarioek kontrolatua izango da.
- 7.Artikulua. Antolakuntzak partehartzaile guztiei osasun errekonozimendua egitea gomendatzen die, hauetako bakoitzak kirol ekimenean partehartzeak dituen arriskuak onartzen dituelarik.
- 8.Artikulua. Antolakuntzak partehartzaileei eta besteei sor dakizkien kalte eta lesioekiko ardura alde batera uzten du.
- 9.Artikulua. Antolakuntzak dortsal osoa ikusteko moduan ez daraman pertsona lehiaketatik kanporatzeko ahalmena du. Eskertuko genizueke lasterketaren kamiseta egunean bertan eramatea.
- 10.Artikulua. Antolakuntza ez da galdutako gauzen arduradun egiten.
- 11.Artikulua. Partehartzaile guztiak frogan parte hartzeagatik KIROL ASEGURU BAT IZANGO DUTE, DIVINA PASTORA enpresaren eskutik.
- 12.Artikulua. Partehartzaile guztiek, bertan parte hartzeagatik Araudi hau onartzen dute. Araudi honetan agertzen ez den beste edozein gora behera G.A.F.en Araudian azaltzen denaren arabera konponduko da.
- 13.Artikulua. AFEDEGI denborak hartzeaz arduratuko da. (www.championchipeuskadi.com). Hala ere, gogora ekarri behar da lasterketak jai kutsua du eta lehia bigarren mailan gelditzen da. Izena emateko orduan sakelako telefono baten zenbakia ematen duten lasterkariek sms-a jasoko dute, Super Amararen eskutik, proban egindako denborarekin.