HASIERA  ZIRKUITOA  FROGA  SARIAK  IZEN EMATEA   ARAUAK  EMAITZAK 06  ZERBITZUAK  BABESLEAK

ARAUAK

1. Artikulua. Frogaren izena Donostiar San Silbestrea/ Alejandro Auzmendi "Satza" Memoriala da. Froga 16 urtetik gorako pertsona orori zabalduta dago, edozein dela bere kategoria, sexua edo nazionalitatea. Ez da beharrezkoa atleta federatua izatea.
2. Artikulua. Lasterketa asfaltoan izango da, Donostia hiriko barne ibilbidean.
3.Artikulua. Inskripzioak www.sansilvestredonostiarra.com web orrian, Amara Kirol Elkarteak baimendutako lekutan aurretik eta lasterketaren egun berean irteeran egin ahal izango dira. Baimendutako puntuetan inskripzioa 10€koa izango da (goizeko abenduak 29a baino lehen) eta irteerakoa 15 €. Izena ematearen itzulketak ez ditugu egingo.
4. Artikulua. KATEGORIAK:
Gizonezko Seniorra / Emakume Seniorra 19-35 urte
5.Artikulua. Trofeoak emango zaizkie kategoria bakoitzekoa lehen hiru sailkatuei eta opari baleak "robers" kirol dendan lehen bost salkatuei.

1º- Garaikurra, txapela eta kirol materialerako 500 eurotako balea.
2º- Garaikurra eta kirol materialerako 300 eurotako balea.
3º- Garaikurra eta kirol materialerako 200 eurotako balea.
4º- Kirol materialerako 150 eurotako balea.
5º- Kirol materialerako 100 eurotako balea.
6.Artikulua. Lasterketa Amara Kirol Elkartearen boluntarioek eta Gipuzkoako Atletismo Federazioko Epaileek kontrolatua izango da.
7.Artikulua Antolakuntzak partehartzaile guztiei osasun errekonozimendua egitea gomendatzen die, hauetako bakoitzak kirol ekimenean partehartzeak dituen arriskuak onartzen dituelarik.
8.Artikulua. Antolakuntzak partehartzaileei eta besteei sor dakizkien kalte eta lesioekiko ardura alde batera uzten du.
9.Artikulua. Antolakuntzak dortsala ikusteko moduan ez daraman pertsona lehiaketatik kanporatzeko ahalmena du.
10. Artikulua. Antolakuntza ez da galdutako gauzen arduradun egiten.
11.Artikulua. Partehartzaile guztiak frogan parte hartzeagatik KIROL ASEGURU BAT IZANGO DUTE.
12.Artikulua. Partehartzaile guztiek, bertan parte hartzeagatik Araudi hau onartzen dute. Araudi honetan agertzen ez den beste edozein gora behera G.A.F.en Araudian azaltzen denaren arabera konponduko da.